This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Bilboko aubobusa

Billetea erosten (9:15). Bilboko billeteak erosten diren tokian.
Maialen: ¿9:30etako autobusa hartuko al dugu, ezta?.
Cipri: Bale, ondo da.
Biak sartzen dira Pesako bulegoan.
Cipri: Mesedez, bi txartel Bilborako, 9:30etako autobusean?
Bakartxo: Joan etorri edo bakarrik joana?
Maialen: Bakarrik joanerako txartela.
Bakartxo: Bale, ederki/ongi da.
Maialen: Barkatu, zenbat da?
Bakartxo: Bi txartelak?
Maialen: Bai
Bakartxo: 17€ mesedez.
Maialen: Bale, hemen daukazu (20 euroko billetea).
Bakartxo: Itxaron momentu bat eta txartelak emango dizkizut…tori bueltak. Tori,
eskerrik asko.
Maialen: Mila esker.
Cipri: Beste bat arte.
Bakartxo: Ez horregatik, aio!
Ateratzen direnean, autobusera abiatzen dira eta Maialen lagun batekin, Patriziarekin,
topatzen da. Momentu horretan Ciprik Maialeni ura erosi nahi duela esaten dio.
Inguruan begiratzen du eta ez du makinarik ikusten.
Maialen: Aspaldiko Patrizia!
Patricia: Kaixo biei. Ba bai, zenbat denbora ikusi gabe.
Maialen: Eta esan, Zer egiten duzu hemen?
Patricia: Ba, Bilboko autobusa itxoiten ari naiz, 9:30takoa, nire mutil-laguna ikustera
joateko. Eta zuek?
Maialen: Ez da posible!!!/Ez da egia izango. Gu ere Bilbora goaz.
Cipri: Maialen, ura erosi behar dut! Baino inguruan ez dut urik ikusten.
Patricia: Ah! Nik badakit non dagoen makina bat. Begira, parkingeko eskailera horiek
ikusten dituzu?
Cipri: Bai!
Patricia: Ba jaitsi eta lehenengo pisuan ezkerretara.
Cipri: Jo Patrizia! Eskerrik asko. Maialen, bi minutuan hemen nago, bale?
Maialen: Bai, baino azkar, bost minutuan autobusa ateratzen da eta.
Cipri: bai,bai,bai…
Cipri komunera doa eta bitartean Maialen eta Patrizia autobusera abiatzen dira.
Autobusaren aurrean, Maialenek erlojua begiratzen du eta larritzen hasia da. Cipri
azaltzen ez delako. Maialen: Cipriri deituko diot, kezkatua nago, bi minutu falta dira autobusa ateratzeko,
eta ez da etorri.
Patricia: Bai, deitu.
Telefonoa entzuten da
Maialen: Cipri non zaude?Autobusera igoko gara, mesedez azkar etorri, minutu bat
besterik gelditzen da-eta.
Cipri: Banoa, hogei segundo bakarrik eta hor nago.
Maialenek eta Patriziak autobusera igotzea erabakitzen dute. Gidariari billeteak
ematen dizkiote, eta autobusean jende asko ez dagoela ikustean elkarrekin esertzen
dira. Handik hamabost segundora gidariak ateak ixten ditu eta autobusa mugitzen
hasten da. Momentu hartan Ciprik parkingeko eskailerak korrika igotzen ditu eta
autobusak alde egiten duela ikusten du. Cipri aho zabalik gelditzen da.
Cipri: Kaka zaharra! Autobusak alde egin du!
Mailenek eta Patriziak barrutik agurtzen dute barrezka.

Short url:   http://multidict.net/cs/1194