This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

leapaindegia

Ile-apaindegian hasten da eszena, ile-apaintzailea (Patricia) eta bi bezero (Bakartxo
eta Maialen). Ile-lehorgailuaren ondoan (???) daude aldizkari bat irakurtzen. Handik
pixka batera beste bezero bat sartzen da (Cipri) , B eta M berriketan hasten dira
Bakartxo: Begira horren itxura!
Maialen: egia ! agian, inauterietan gaudela pentsatzen du!
Biak barrez hasten dira eta Patriciak esaten du:
Patricia: egun on! Zer nahi zenuen? (duzu)
Cipri: ilea moztera nator, zuhaitz baten sustraien moduko tximak ditut.
Patricia: ederto, baina ordua hartua al zenuen?
Cipri: Ordua?Ez, Ez daukat ez ordurik eta ez erlojurik! presaka nabil.
Patricia: Ongi da, baino lasai! Pasa ilea garbitzera, mesedez.
Cipri: Ilea garbitzera ez, ez, ezta pentsatu ere, ura arrainentzat bakarrik!
Patricia: Barkatu baina mozketa eder bat egiteko ilea garbitzea beharrezkoa da.
Cipri: Ongi, beste aukerarik ez bada…
Patricia: Ederto, hemendik mesedez.
Burua garbitu ondoren…
Patricia: Mozketa bereziren bat pentsatu al duzu?
Cipri: Ez, ideiaren bat emango al zenidake?
Patricia: Bai, tori modako errebista hau, eta aukeratu bat.
Cipri: Beno berdin da, zure esku utziko dut.
Patricia: Ederto…badakit! Orrazketa moderno bat egingo dizut, fidatu nirekin !
Burua garbitu ondoren, beste eserleku batean esertzen da ilea mozteko asmoarekin, eta
ileapaindegian dauden beste bi bezeroek esaten diote ile-apaindegiari
Maialen: Tinda iezaiozu gorriz!
Bakartxo: Baina zer esaten ari zara emakume!!! Soil iezaiozu burua…(biak barrez
hasten dira)
Cipri: kuxkuxero hutsak zarete, segi zuen kontuetara !
Ile-apaintzailea ilea mozten hasten da, ondoren tinda ematen dio eta erruloak jartzen
dizkio.Segidan, burua albal paperaz estali ondoren bi emakumeen ondoan
eserarazten du.
Patricia: Pasa ile-lehorgailura mesedez. Ez aspertzeko aldizkari bat emango dizut.
Cipri: Eskerrik asko.
Ordu bat, b ordu , hiru ordu pasatzen dira…eta hirurek bertan jarraitzen dute
Patricia: eser zaitez hemen mesedez, oraintxe bertan orraztatuko dizut. Ui, zein kirats
darion!Momentu horretan bi emakumeak algaraka hasten dira eta C kezkatuta begiratzen du
Maialen:ea nola utzi duen.
Bakartxo:bai, bai
Biak berriro barrez. Ile-apaintzailea kezkatuta, albala kentzen hasten da eta
kentzerakoan garrasi egiten du bezeroak buruan ilerik ez daukala ikusterakoan …
Cipri: Baina, baina, zer egin didazu emakume!!!
Patricia:Barkatu baino ez dakit zer gertatu den, gaur nire lehenengo eguna da eta nire
hirugarren bezeroa zara.
Maialen eta Bakartxo: (biak garrasika esaten dute) Zer!!!!???? Ez!!!!!!!!
Eta agertzen dira hirurak ilerik gabe, burua erabat soilduta.

Short url:   http://multidict.net/cs/1195