This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Elikadura nahasteak

ELIKADURAREN
DESOREKA ETA BERE
GAIXOTASUNAK

ANOREXIA ETA BULIMIA

Anorexia eta bulimia elikadura arazo ohíkoenak dira. Bata zein bestea oso arriskutsuak izan daitezke, heriotza ere ekar baitezakete.
Pertsona anorexikoak lodia ikusten du bere burua, nahiz eta hala ez izan. Pisua ez hartzeko edota galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edota kopuru txikietan jatera.
Bulimia,berriz, jate konpultsiboa izango litzateke.Pertsona bulimikoak modu neurrigabean jaten du, eta gero botaka egiten du edota Iaxanteak erabiltzen ditu, sabela husteko eta jaten jarraitzeko.
Pertsona hauek pisua gehitzeari beldur izugarria diote edo neurriz gaineko loditasuneraino iristeko beldur dira. Gehiegizko kezka sortzen die gorputz- irudiak edo itxurak.
Nerbio anorexia oso lotuta dago emakumeekin: gaixoen %95-97 inguru emakumezkoak dira. Hala ere, gero eta gizonezko gehiago jasaten dute gaixotasuna.

ANOREXIAREN SINTOMAK:

Modu asko daude hau detektatzeko, baina garrantzitsuenak hauek dira:
-Pisu galtze nabarmena, eta lodia dagoela esatea nahiz eta argala egon -
-Irensten diren janarien kopurua murriztea.
-Beraien bizitzan edertasuna, arrakasta eta irudia soilik kontutan izanda aipatzea.
-Ikasketetan kontzentrazioa galtzea.
-Bakarrik jatea.
-Neurri gabeko ariketa fisikoak egitea.
-Hilerokoaren irregulartasun edo galketa.

BULIMIAREN SINTOMAK:

-Kontrolik gabe jatea.
-Jatea ezin uztearen irudipena izatea.
-Laxante eta diuretikoak neurrigabe erabiltzea.
-Jan eta gero, askotan komunera joatea.
-Beren pisuak kezkatzea.
-Hileroko irregularrak.
-Erraz somatzen diren umore aldaketak eta depresioak.

Gaixotasun hauetaz aparte beste batzuk ere ba daude:

BIGOREXIA:

Bigorexia-nerbio anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edo gorputzaren itxura fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik beraien itxurarekin hobeto sentitzeko, ariketa fisikoa egiten dute. Horretaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu.

ORTOREXIA:

Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote. Ez dute grasarik kontsumitzen. Ortorexia duten pertsonak gizarterik isolatzen dira.

Short url:   http://multidict.net/cs/1201