This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Goazen Cebanc-Cdea-ra

Gaia: Lagunak

Helburua: helbidea eskatzea eta nola ematen den ikastea

Kokalekua: kotxea, eskola eta taberna

Lau neskak lagunak dira eta beraietako batek CEBANC-CDEA eskolan ikasten du.

Eskolako jolas garaian, CEBANC- en ikasten duen lagunari bisita bat egitea bururatzen zaie beste hirurei. Arazo bat dute, ez dakite oso ondo non dagoen eskola, baina galdera batzuk egin ondoren aurkitzen dute.

CEBANC- en ikasten duen lagunak azterketa bukatu ondoren inguruan dagoen taberna batetara joaten da freskagarri bat hartzera. Ondoren, agurtu eta etxera abiatzen dira bakoitza bere aldetik.

ELKARRIZKETA

Bea: kaixo Mirian, zer moduz?

Mirian: kaixo!! Oso ondo eta zu??

Bea: ondo, hementxe nago itxoiten, azterketa daukat orain.

Mirian: Nik ere azterketa daukat orain.

Bea: Maider bisitatzera joan gaitezke gero! Zer iruditzen zaizu?

Mirian: ondo, azterketa bukatzerakoan hemen gelditu. Izarori abisatuko diot,berak ere etorri nahiko du eta.

Bea: Bale. Aio!

Mirian: gero arte!

(Bakoitza bere gelara joaten da)

Izaro: Mirian!!!

Mirian: Kaixo Izaro, zurekin hitz egin nahi nuen!

Izaro: zer dela eta?

Mirian: Bearekin hitz egiten egon naiz eta Maider bisitatzera goaz CEBANC-era. Etorri nahi al duzu?

Izaro: Bai noski!azterketa bukatu ondoren zure gelara joango naiz. Beno. Gero arte, presaka nabil eta banoa!!

Mirian: agur bai!

Izaro: Beno neskak bagoaz!!

(kotxean)

Izaro: Neskak, ba al dakizue nondik joaten den Maiderren eskolara?

Mirian: nik uste dut unibertsitatetatik badakidala joaten.

(musika entzuten)

Izaro: Bea orain errotondatik gora ezta?

Bea: bai.

Mirian: Egia!!!

Izaro: Orain eskuinera

Mirian: hemendik?

Izaro: bai!

Bea: orain sartu eskuinera eta buelta eman.

Izaro: Eta bertan aparkatuko dugu.

( Kotxea aparkatzen duten bitartean)

Izaro: Mezu bat bidaliko diot Maiderri

(CEBANC sarreran)

Maider: kaixo neskak.

Denak: kaixo.

Maider: joango gara tabernara zerbait hartzera?

(tabernan)

Maider: Zer hartu nahi duzue? nik gonbidatuko zaituztet.

Bea: ur botila txiki bat.

Izaro: nik ere bai.

Mirian: Ni, etxera joango naiz. Bale!

Denak: Agur!

Izaro: Arratsaldean zer egin nahi duzue?

Maider: niri zinemara joatea gustatuko litzaidake, entzun dut “Kutxidazu bidea Isabel” eta “Nomadak TX” oso ondo daudela.

(elkar begiratzen dute)

Denok: Ongi da.

Maider: eta zinematik ateratzerakoan zerbait hartzeko geratzen bagara?

Izaro: Bale, oso ondo.

Maider: Arratsaldera arte orduan.

Bea: itxaron Maider zurekin joango naiz.

Izaro:Itxaron, ni ere zuekin joango naiz, ez nazazue bakarrik utzi!

Short url:   http://multidict.net/cs/1204