This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Sakeleko telefono baten salmenta

MUGIKOR BATEN SALMENTA

GIDOIA

Izaro: Kaixo! Zer nahi duzu

Ainara: Kaixo! Mugikor bat erosi nahi dut.

Izaro: Nolakoa? Ideiaren bat baduzu?

Ainara: Bai. Taparekin nahi dut eta bluetooth eduki dezala.

Izaro: Hauek dauzkat. Honek bluetooth, kamera eta bideoa ditu.

Ainara: Oso polita iruditzen zait.

Izaro: Beste honek bluetooth eta kamera ditu eta kobertura ona du.

Ainara: Kobertura ona edukitzea komeni zait.

Izaro: Honek botoi handiak ditu.

Ainara: Botoi handiak ez zaizkit gustatzen.

Izaro: Orduan zein aukeratzen duzu?

Ainara: Hau, kobertura ona duelako.

Izaro: Oso erosketa ona egin duzu.

Ainara: Beno eta zenbat balio du?

Izaro: 120 euro balio du.

Ainara: Oso garestia iruditzen zait.

Izaro: Baina 30 euroko saldoa ekartzen du.

Ainara: Ondo da.

Izaro: Mugikorrarentzat galtzerdia nahi duzu?

Ainara: Zer dira galtzerdiak?

Izaro: Hauek dira. Oso ondo babesten dute telefonoa.

Ainara: Ze prezio dute?

Izaro: Hau nik oparituko dizut.

Ainara: Mila esker hau hartuko dut.

Ainara: Barkatu ze tarifa da hoberena?

Izaro: Noiz deitzen duzu gehien?

Ainara: Goiz eta arratsaldez.

Izaro: Orduan bi tarifa ditut.

Ainara: Esango zein?

Izaro: Bai. Bat goizean eta arratsaldean 18 zentimokoa deia.

Ainara: Eta bestea?

Izaro: Zentimo bat gehiagorengatik sms-ak dohainik dituzu.

Ainara: Zein uste duzu dela hoberena?

Izaro: Nik bigarrena hartuko nuke.

Ainara: Zergatik?

Izaro: Sms asko bidaltzen direlako gaur egun.

Ainara: Jarri hori orduan.

Izaro: Itxaron momentu bat.

(Bitartean paperak egiten ditu.)

Izaro: Hemen duzu

Ainara: Mila esker

Izaro: Ez horregatik.

Ainara: Barkatu, oparirako jarriko didazu?

Izaro: Bai. Arazorenbat edukiz gero etorri lasai.

Ainara: Eskerrik asko.

Izaro: Eskerrik asko zuri.Agur.

Ainara: Bai.Agur.

Short url:   http://multidict.net/cs/1205