This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Kamera Kafe -Erlojua

ERLOJUA (kamera kafe)

Igor: Aupa, zer moduz aste-bukaera?

Izaro: Ondo, ez dakizu zer gertatu zaidan..

Igor: Zer gertatu zaizu?

Izaro: Atzo tabernan nengoela, erlojua utzi nuen mahai gainean eta itzultzean ez zegoen.

(Izaro joaten da... )(Javi etortzen da)

Javi: Kaixo. Zer moduz?

Igor: Ondo eta zu?

Javi: Ondo ere bai.

Igor: Zer ez daukazu ezer kontatzeko?

Javi: Atzo joan nintzen taberna batera eta erloju hau aurkitu nuen.

(Igor joaten da..) ( Egoitz etortzen da)

Egoitz: Kaixo, zer moduz?

Javi: Kaixo.Ondo eta zu?

Egoitz: Ondo, hemen kafe bat hartzen.

Javi: Begira,erloju hau nahi duzu?

Egoitz: Bai, oso polita da, zenbatean saltzen duzu?

Javi: Ba zu izateagatik, oparitzen dizut.

(ematen dio erlojua).

Egoitz: Eskerrik asko.

(Izaro azaltzen da..)(Javi joaten da) Izaro: Kaixo.

Egoitz: Kaixo.

Izaro: Ez dakizu, atzo erlojua galdu nuen, gainera nire senarraren aitarena zen…ziur nago norbaitek kendu didala.

Egoitz: Bai…Begira niri oraintxe bertan eman didate erloju hau...

Short url:   http://multidict.net/cs/1207