This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

ILEAPAINDEGIA

Ile-apaindegian hasten da eszena, ile-apaintzailea (Patricia) eta bi bezero (Bakartxo eta Maialen). Ile-lehorgailuaren ondoan (???) daude aldizkari bat irakurtzen. Handik pixka batera beste bezero bat sartzen da (Cipri) , B eta M berriketan hasten dira

Bakartxo: Begira horren itxura!

Maialen: egia ! agian, inauterietan gaudela pentsatzen du!

Biak barrez hasten dira eta Patriciak esaten du:

Patricia: egun on! Zer nahi zenuen? (duzu)

Cipri: ilea moztera nator, zuhaitz baten sustraien moduko tximak ditut.

Patricia: ederto, baina ordua hartua al zenuen?

Cipri: Ordua?Ez, Ez daukat ez ordurik eta ez erlojurik! presaka nabil.

Patricia: Ongi da, baino lasai! Pasa ilea garbitzera, mesedez.

Cipri: Ilea garbitzera ez, ez, ezta pentsatu ere, ura arrainentzat bakarrik!

Patricia: Barkatu baina mozketa eder bat egiteko ilea garbitzea beharrezkoa da.

Cipri: Ongi, beste aukerarik ez bada…

Patricia: Ederto, hemendik mesedez.

Burua garbitu ondoren…

Patricia: Mozketa bereziren bat pentsatu al duzu?

Cipri: Ez, ideiaren bat emango al zenidake?

Patricia: Bai, tori modako errebista hau, eta aukeratu bat.

Cipri: Beno berdin da, zure esku utziko dut.

Patricia: Ederto…badakit! Orrazketa moderno bat egingo dizut, fidatu nirekin !

Burua garbitu ondoren, beste eserleku batean esertzen da ilea mozteko asmoarekin, eta ileapaindegian dauden beste bi bezeroek esaten diote ile-apaindegiari

Maialen: Tinda iezaiozu gorriz!

Bakartxo: Baina zer esaten ari zara emakume!!! Soil iezaiozu burua…(biak barrez hasten dira)

Cipri: kuxkuxero hutsak zarete, segi zuen kontuetara !

Ile-apaintzailea ilea mozten hasten da, ondoren tinda ematen dio eta erruloak jartzen dizkio.Segidan, burua albal paperaz estali ondoren bi emakumeen ondoan eserarazten du.

Patricia: Pasa ile-lehorgailura mesedez. Ez aspertzeko aldizkari bat emango dizut.

Cipri: Eskerrik asko.

Ordu bat, b ordu , hiru ordu pasatzen dira…eta hirurek bertan jarraitzen dute

Patricia: eser zaitez hemen mesedez, oraintxe bertan orraztatuko dizut. Ui, zein kirats darion!

Momentu horretan bi emakumeak algaraka hasten dira eta C kezkatuta begiratzen du

Maialen:ea nola utzi duen.

Bakartxo:bai, bai

Biak berriro barrez. Ile-apaintzailea kezkatuta, albala kentzen hasten da eta kentzerakoan garrasi egiten du bezeroak buruan ilerik ez daukala ikusterakoan …

Cipri: Baina, baina, zer egin didazu emakume!!!

Patricia:Barkatu baino ez dakit zer gertatu den, gaur nire lehenengo eguna da eta nire hirugarren bezeroa zara.

Maialen eta Bakartxo: (biak garrasika esaten dute) Zer!!!!???? Ez!!!!!!!!

Eta agertzen dira hirurak ilerik gabe, burua erabat soilduta.

Short url:   http://multidict.net/cs/269