This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Gaeliar Bidaia: Benbeculatik Ranafastera

Negua udaberriari leku uzten hasi berri da Kanpo-Hebridetan, Eskoziako mendebaldeko itsasertzetik hurbil. Paisaia bitxiak, uharte hauek, geroko hilabete beroagoetan, turisten etorrera jarraia jasoko dutenaren oroigarri dira, baina oraintxe bertan irlatar talde bat Irlandako ipar-mendebaldeko itsasondora bidaian joateko da.

Lehengo garaietan bidaia itsasoz zatekeen, uhartez uharte gaeliko-hiztun komunitateen etenbako kate zuzen batetik txingoka ibiliz. Orain, ordea, Benbeculako aireportuak bidaiatzeko era hobea eskaintzen du, eta antzeko neurriko Donegaleko aireportuak taldea heltzen ikusiko du ordu batzuk geroago egun berean.

Taldearen baitan Archie Campbell eta Neil Campbell daude, biak Benbeculan hazitako gaeliko hiztun trebeak. Biak ere Uharteetako Ahotsak talde-proiektuan oso sartuta ibili dira. Proiektu horrek bertakoen bideo- eta ahots-grabaketak egiten aritu da, eta sarean eskura jartzen denbora batetik hona. Xedea hizkuntza ikasleei laguntzea da, era batera Hebridetako bizitzaren irudia eratzen duen artxibo bat eraikitzen dela, biztanleriaren ekintzen eta hitzen bidez.

Proiektuak arreta deitu du, eta esker ona jaso, bai ingeles, bai gaeliko irakaskuntza zirkuluetan. Eta orain, Ulster-eko Unibertsitateko Irlandera Eskolak talde horrentzat talde-proiektu batera bisita antolatu du Donegal Gaeltacht-en. Bisitaren helburua proiektua bertako komunitateari aurkeztea da, Irlanderaren garapena babesteko lan egiteko modu bera erabilgarria den ikusteko.

Topaketarako tokia Áislann Rann na Feirste da, inguruan ekarpen berria den baliabide zentroa. Irlanderaren Aste Nazionalean aktibitate handiko lekua izan da, zahar-gazteak hainbat ekintza eta lehiaketetarako elkartuz, abestiak, poesia, artea eta ipuin-kontaketa barne.

Jardunaldiaren lehenengo eguna eztabaidan eman zen gehien bat, baina bigarrena esperientzia batzuk izatera bideratu zen. Lehenbizi, Ulster-eko Unibertsitateko Caoimhín Ó Dónaill-ek Bridanna elkarrizketatu zuen gazte-elkarteari buruz, eta taldeko gazte baten saioa entzun zuen.

C. Ia Bridanna, zer egon da Ranafast-en asteburu honetan?

C/B. Gazte elkartean.

B. Zera, ostiral arratsaldero batzen gara hemen eta kirol eta arte ekintzak dauzkagu. Eta, esan zenezake, haiekin hainbat ibilalditan goaz, Belfasteko zoora irteera bat izan genuen joan den urtean. Eta Creggan izeneko toki batean egon ginen Derryn, eta, noski, bertako lekuetan ere.

C. Lehiaketan sari bat irabazi zenuen zuk.

D. “Atsegin eta gozo, udako goiz lasai

Mendi-lepoan jesarrita, Gweedore kanal gainean

Uretan izokina, oso ikusgai

Eta ahate basatia eta kumeak, Gweedore-rako bidean behera”.

C. Eskerrik asko zuoi hiruroi gurekin hizketan aritzeagatik egun.

Horren ostean, Nìall Comer-ek zentroko arduradunari, Aodh Mac Ruairí-ri, galdera batzuk egin zizkion inguruko hargin-lan ikusgarriaren gainean.

N. Zelan egin zen bidea, Rinn na Monadh inguratuz hara doana?

A. Berrogeiko hamarkadan uste dut –data horko harri batean jarrita dago– 46an izan zelakoan nago. Itsasertzari jarraitzen dioenez, bide zaharra egokitu egin behar izan zuten, itsasgorari bide eman gabe eta itsasoak beheko bidea jan ez dezan. Haren inguruan harrizko horma bat altxatzea erabaki zuten horri aurre egiteko. Hara behera joango gara gero harriak nondik hartu ziren ikustera.

Aodh-en etxera eta itsasertzerako txango batek jarraitu zion horri, Ulster-eko taldea dokumental-lan zailago batekin ere ausartzeko. Batere erraza ez egun haizetsu batean!

A. Lehenago esaten ari nintzenez, burdinaga bat erabiltzen zen, burdinezko barra bat, harrian honela sartuko litzatekeena. Beste bat hemen legoke, beste bat hor. Suetea hor barruan dago.

Hemen ikusi dezakezunez, hauek dira etxe zaharretik ekarritako harri zaharrak, lehenago hemen egon zena. Oinarri legez erabili beharrean, gorde egin nituen. Eta ikusi dezakezunez, eskuz ebaki eta itxura emandako harriak dira hauek. Eta ikusi dezakezunez, haietako bat-bederari aurpegi eta alde bana atera zaio berriz, eta sueterako toki hau eraikitzeko erabili nituen. Eta hemen berriro, ikusi dezakezu erreminta, burdinaga, erabiltzen zen puntua harriak alboratzeko.

Hemen ikusi dezakezunez, horietako batzuk bide bat egiteko erabili ziren. Ikusten duzu? Hau guztia eskuz egin zen.

N. Bai, den eran ikusi dezakezu.

A. Hala da. Honen erabilera itsasbedarra ekartzea zen.

Aodh-ek Nìalli errekaren gaineko zubia ere erakusten dio, era berean burdinagaz ebakitako harriz egina. Eta Caoimhín-ek harrien markei argazkia ateratzen die.

Bien bitartean, Neil-ek eta Archie-k ikusi eta entzundakoaren gaineko gogo batzuk esaten dizkiote elkarri.

N. Bai, hemen gaude Rann na Feirste-n bidaia blai baten ondoren… Irlandaraino. Oraindik gau bat daukagu heltzeko. Baina oso interesgarria izan da, ezta?

A. Beti nahi izan dut hona etorri. Hau nire lehen bidaia eta bakarra izan da Irlandara. Aspaldi atzeratua izan da, beraz. Oso pozik nago etortzeagatik.

N. Esaten ari ginen – munduko gure txokoaren oso antzekoa da.

A. Hala uste dut – benetan uharteak gogorarazten dizkit.

N. Poesia, meza, jendea berbaz entzuten ibili naiz. Adi-adi egon behar da ulertzeko.

A. Ederra da askok gaelikoz hitz egitea hemen. Hemen oso indartsua dela dirudi. Hala izatea itxaron dut.

N. Gure Mòd-era busti-busti egindakoak urtean behin sartzen dira. Ez dakit zenbatero gertatzen den hori hemen. Badakizu, Gaeldar Astea izan zen hemen. Eta ez zen ziurra – urtero jazotzen da hori? Pentsarazi egiten dit. Jario hain handikoak dira denak, hain lasaiak oholtza gainean. Beharbada aukera gehiago izaten dituzte hori egiteko. Ez dakit.

Gero, arinegi, itsasalderantz eta Donegal aireportuko ezohiko etxekotasunarantz egiteko garaia da.

Hegazkina aideratuz doala, behean agertutako paisaia Hebriden oroigarri handia da. Beheko jendeak antzeko soinu eta doinuz hitz egiten duela jakiteak, hitzak beti berdinak ez izan arren, komunitate hauen arteko harremana estutzearen garrantzia azpimarratzen du.

Eta hegazkina Benbeculara heltzen ari dela, gogoa dagoeneko badoa erakutsitako abegikortasun atsegina ahalik eta ondoen zelan itzuli hausnartzera, berezko era gaeldar batean, uhartean Irlandatiko ordezko egonaldia jasotzerakoan.

Short url:   http://multidict.net/cs/4490